2018-05-14

ROBOTEN INBASIOA IKASTOLAN / INVASIÓN DE ROBOTS EN LA IKASTOLA

Aurreko asteko ostegunean, Diario de Noticias egunkarian, Erentzun Ikastolako inguruko orri bat argitaratu zen. Bertan, era sortzaile batez kontatzen da nola sartu garen Zientzia eta Teknologian Berrikuntzarako Eskolen Sarean eta hori dela eta robot batzuen bisita izan dugula.

Robotika eta programazioa ari gara maila batzuetan pilotaje moduan irakasten. Horretarako gure irakasle batzuk prestakuntza jaso dute azken urte hauetan. Datorren ikasturtetik aurrera gai hau era sistematiko batez lantzeko asmoa dugu, garrantzia ikusten baitugu XXI mendeko gizartean biziko diren gure ikasleentzat.

////

El pasado jueves se publicó una hoja acerca de la Ikastola en el Diario de Noticias. En ella se daba cuenta de cómo a raíz del ingreso de nuestro centro en la Red de Escuelas de Innovación en Ciencia y Tecnología habíamos recibido la visita de unos robots.

Estamos pilotando experiencias en la introducción de la robótica y programación computacional en algunos cursos. Para ello algunos de nuestros profesores y profesoras han recibido formación durante estos años. De cara al curso que viene queremos trabajar este aspecto de una manera más sistemática porque vemos su importancia en el siglo XXI marcado por los cambios tecnológicos y digitales.

Artículo:

No hay comentarios: